Gizartea -

CISen datuak

PPk 7,9 puntu ateratzen zizkion PSOEri Gobernu moldaketaren aurretik

PSOE eta PPren arteko aldea legealdi osoan izan den handiena da. Datuen arabera, EAJk botoen % 1,2 lortuko luke, NaBaik % 0,2 eta UPNk % 0,01.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk 7,9 puntuko aldea ateratzen zion PSOEri Gobernu birmoldaketaren aurretik eta greba orokorraren ondoren. Hori da CISen azken barometroak dioena. Horren arabera, Rajoyren alderdiak botoen % 42,2 lortuko lituzke eta Zapaterorenak, berriz, % 34,3.

Portzentaje hauek oinarritzat hartuta, PPk hauteskundeak irabazteko legealdi honetako aukerarik onenak izango lituzke, eta sozialistek txarrenak, izan ere, bi alderdien arteko aldea handiena izango litzateke aurreko barometroekin konparatuta.

Gainontzeko alderdiei dagokienez, IUk botoen % 6,2 lortuko luke, 2008ko hauteskundeetatik izandako emaitzarik onena, UPyDk % 4,1, CIUk % 3,5 eta EAJk % 1,2.

CISek urriaren 4 eta 14 bitartean egin zituen barometroaren inkestak. Guztira, 2.500 pertsona elkarrizketatu zituen irailaren 28ko greba orokorraren ondoren eta Gobernuaren birmoldaketa ministerialaren aurretik.

Konfidantza

Inkestak Rodriguez Zapaterok eta Mariano Rajoyk jendearengan sortzen duten konfidantza maila ere neurtzen du. Presidenteak duela hiru hilabete lortutako mailak txarrera egin du; orduan berarengan "konfidantza gutxi" edo "konfidantzarik ez" zutenen portzentajea % 78,9 zen; orain, berriz, % 81,4.

Rajoyk, bestalde, hobera egin du. Lehen Rajoyrengan "konfidantza gutxi" edo "konfidantzarik ez" zutenak % 84,6 ziren,; gaur egun, berriz, % 81,5. Konfidantza "asko" edo "nahiko" eragiten die % 15,6ari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea