Gizartea -

Ikerketa abiatu dute

Kartzelan hil da Santurtzin urtarrilaren 10ean izandako sexu-erasoaren ustezko egilea

Neska adingabe batek jasan zuen erasoa, etxebizitza batera behartuta sartu ostean. Ustezko erasotzailea hilaren 12an sartu zuten Basauriko kartzelan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe batek urtarrilaren 10ean Santurtzin (Bizkaia) jasan zuen sexu-erasoaren ustezko egilea Basauriko kartzelan hil da asteazken honetan, 2018ko urtarrilaren 24an, hilaren 12an espetxeratu ondoren, Espetxe Zaintzako iturriek Euskadi Irratiari eta Radio Euskadiri baieztatu dietenez.

Gizona (54 urte zituen) Muskizen atxilotu zuten, urtarrilaren 11n, bezperan adingabe batek sexu-erasoa jasan ondoren Santurtzin. Erasotzaileak etxebizitza batean sartzera behartu zuen biktima, eta bertan egin zion sexu-erasoa, salaketaren arabera.

Ustezko erasotzailea epailearen esku eta gero, urtarrilaren 12an espetxeratu zuten. Bertan hil da, oraindik ez dakite zergatik. Europa Pressi Espetxe Zaintzatik baieztatu diotenez, gizonezkoa kartzelako erizaindegian hil zen, medikuak bertan zirela. Kontsultatuko iturrien arabera, presoa ondoezik egoten hasi zen, eta erizaindegira eraman zuten, medikuek arta zezaten; azken horiek ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.

Basauriko kartzelako arduradunek Bilboko Guardiako Epaitegira bidali dute txostena; heriotzaren arrazoiak zehaztuko dituzte orain bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Tratu txarrak gaur Santurtzi albisteak Delituak azken ordukoa Muskiz bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea