Gizartea -
Aita Santuaren bisita
Espainian sortutako laikotasuna gaitzetsi du Benedikto XVI.ak
Espainian "fedearen eta modernotasunaren" arteko gatazka "pil-pilean" dagoenez, "fedearen eta laikotasunaren arteko bat egitearen alde" agertu da.
Erredakzioa
Espainia "fedearen jaioterria" da, esan du Benedikto XVI. Aita Santuak. Dena den, bertan "laikotasun, antiklerikalismo, sekularismo indartsua eta ziztatzailea" garatu dutela gaineratu du, Il Corriere della Sera egunkariak nabarmendu duenez.
Erromatik Santiagorako hegaldian, hainbat kazetari izan dira Aita Santuarekin eta haien galderei erantzun die. Espainian "fedearen eta modernotasunaren" arteko gatazka "pil-pilean" dagoenez, "fedearen eta laikotasunaren arteko bat egitearen alde" agertu da, Le Parisien Frantziako egunkariak jakinarazi duenez.
Halaber, Europako fededun guztien erromesaldiak "kontinentearen izaera" eratu duela adierazi du Aita Santuak. Horren hitzetan, "Done Jakue da Europar kontinentearen batasun espiritualaren sorburua", argitaratu du La Stampa Italiako egunkariak.
Benedikto XVI.ren aburuz, "fedearen jarraikortasuna berritzeko saikera egin behar da" Europan eta Espainian.