Gizartea -

Alacanten

Larrabetzuko Horma Ondo, Espainiako Haragi-Erretegi Onena

Horrez gain, Gasteizko 'Sagartoki' jatetxeari patata tortila onenaren saria eman diote lomejordelagastronomia.com-en XII. Biltzarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Larrabetzu herriko Horma Ondo erretegiak Espainiako Haragi-Erretegi Onenaren Matias Gorrotxategi saria jaso zuen ostiralean, lomejordelagastronomia.com-en XII. Biltzarraren inaugurazio aurreko ekitaldian.

Alacanteko hitzorduak sukaldaritza arloko 700 pertsona bildu ditu asteburu honetan.

Gasteizko Sagartoki, patata tortila onena

Senen Gonzalez Gasteizko Sagartoki jatetxeko sukaldariak beste hamabi finalistei gailendu zaie XII. Espainiako Patata Tortila Txapelketan.

Juan Echanove aurtengo lehiaketako maila txalotu du, izan ere, bi boto gehiago baino ez ditu lortu irabazleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea