Gizartea -

Esperimentuak

Alemaniako automobilgintza, gizakiekin esperimentatu izanaren susmopean

Aurrerapen teknikoei esker diesel motorren isurpenak herritarrentzat horren kaltegarriak ez direla frogatu nahi zuten esperimentu batzuen bidez.

Daimler automobilgintzako ekoizlearen muntaketa lantegia Sindelfingenen (Alemania). Argazkia: EFE.
Daimler automobilgintzako ekoizlearen muntaketa lantegia Sindelfingenen (Alemania).
Daimler automobilgintzako ekoizlearen muntaketa lantegia Sindelfingenen (Alemania). Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tximinoei eta gizakiei diesel motorren gasek nola eragiten dieten aztertzeko esperimentuak finantzatu izana egotzi diote Alemaniako automobilgintzari. Esperimentu horien helburua, gas horiek arnas aparatuan eta odolaren zirkulazioan izan ditzaketen eraginak zehaztea izan omen zen, Alemaniako hainbat hedabidek zabaldu dutenez.

Tximinoekin egindako esperimentuen harira, hamaika kritika egin zituzten joan den astean, eta gaur hainbat hedabidek (Stuttgarter Zeitung ezagunak, esaterako) esan dute gizakiekin ere esperimentatu dutela.

Alemaniako Gobernuak erabat kritikatu ditu esperimentuok, eta horiek ez dutela ez justifikazio etikorik ez zientifikorik gaineratu du.

"Automobilgintzako ekoizleek gas-isurpenak murrizteko lan egin behar dute, eta alde batera utzi behar dituzte gas kaltegarriak ez direla frogatzeko tximinoekin eta gizakiekin egindako esperimentuak", esan dute.

Ikerketa horiek VW, Daimler eta BMW automobilgintzako partzuergoek sortutako elkarteak eskatu omen zituen, eta aurrerapen teknikoei esker diesel motorren isurpenak herritarrentzat horren kaltegarriak ez direla frogatzea zuten helburu.

Ostiralean, baina, Daimler eta BMW automobilgintza enpresek ukatu egin zuten horrelako esperimenturik egin izana.

Are gehiago, Daimler enpresak agiri baten bidez adierazi duenez, esperimentu horiek ez dute inolako justifikaziorik, eta ez lituzke inork egin beharko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Alemania argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Osasun albisteak Industria Euskadiko kutsadura gaur Automobilgintzari buruzko albisteak