Gizartea -

Berez hil omen zen

Jon Barcenaren gorpuan ez dago kriminalitate-zantzurik, autopsiaren arabera

Hortaz, badirudi berez hil zela Berrizko gaztea.

Jon Barcenaren bila ibili diren larrialdi-zerbitzuak, bilaketa-lanetan. Argazkia: EFE.
Jon Barcenaren bila ibili diren larrialdi-zerbitzuak, bilaketa-lanetan. Argazkia: EFE.
Jon Barcenaren bila ibili diren larrialdi-zerbitzuak, bilaketa-lanetan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Barcenaren hilotzari egindako autopsiak baztertu egin du gorpuan "kriminalitate-zantzurik" egotea; hortaz, badirudi Berrizko gaztea berez hil zela.

Segurtasun Sailak Gasteizko Auzitegiko Patologia Zerbitzuan egindako autopsiaren lehen emaitzak kaleratu ostean, Efe albiste-agentziaren bitartez zabaldu dira.

Jon Barcenaren gorpua igandean topatu zuten, Legution, Tribitua inguruko pinudi batean. Puntu horretatik 150 metrora dagoen txabola batean, gaztearen hainbat gauza aurkitu zituzten urtarrilaren hasieran.

Abenduaren 30ean desagertu zen. Egun hartan, Gorbeian lagunekin zegoela, ondoezik jarri zen, eta kotxera itzuli zen. Lagunak menditik jaitsi zirenean, baina, ez zuten bertan aurkitu, eta abisua eman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Araba Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Berriz Durangaldea