Gizartea -
Aske utzi dute
Jose Amedo atxilotu dute, emakumeen kontrako indarkeria egotzita
Salaketa, bikotekidearen alabak jarri dio. Deklarazioa egin eta Poliziak aske utzi du hurrengo izapidearen zain.
Erredakzioa
Jose Amedo goizean atxilotu du Pozueloko Poliziak bikotekidearen alabak jarritako indarkeria salaketa dela eta. Amedo GALen kidea zenean gertatutako hilketengatik kartzela zigorra jaso zuen orain dela urte batzuk.
Poliziaren arabera, deklarazioa egin eta ondoren aske utzi dute hurrengo izapidearen zain.
Salaketa bikotekidearen alabak jarri dio, hala ere, ustezko indarkeriaren biktimak ez du deklaraziorik egin nahi izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea