Gizartea -

ALERTAK

Alerta laranja gauerdira arte luzatu dute, elurragatik

Elurra 200 metrora egin dezakeelako luzatu dute alerta egoera. Larunbatean eta igandean, abisu horia izango da indarrean, arrisku beragatik.

Elurra Azkoitian. Argazkia: Xabier Aramendi Alberdi.
Elurra Azkoitian. Argazkia: Xabier Aramendi Alberdi.
Elurra Azkoitian. Argazkia: Xabier Aramendi Alberdi.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larunbatera arte luzatu du ostegunetik elurragatik ezarrita dagoen alerta laranja, elur-kota 200 metrora jaitsi baitaiteke. Hori dela eta, Trafiko Zuzendaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du eragingarritasun osoarekin.

Ostiralean, goizean, elurraren maila 200-400 metrora kokatu da, eta 400-600 metrora igoko da arratsaldean. Hala ere, litekeena da ekaitz guneetan beherago ere egitea elurra.

Bestalde, abisu horia egongo da indarrean kostaldean, 17:00etatik 19:00etara, itsasaldeko arriskuagatik.

Larunbatean, aurreko egunetan elurragatik ezarritako alerta laranja abisu hori bihurtuko da. Goizaldean, 400-600 metrora egin dezake elurra, 800-1.000 metrora egunean zehar eta 600-800 metrora gauean.

Gainera, larunbatean abisu horia aktibatuko dute 06:00etatik 07:00etara itsasaldeko arriskuagatik.

Igandean, berriz, abisu horia izango da indarrean barnealdean, elurragatik; izan ere, 400 metrora egin dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak bideoak EAE albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea Elurra argazkiak Albisteak