Gizartea -

BIZKAIA

Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote Zeanurin

Antza denez, autobus gidariak bere jarrera aurpegiratu zion gazte bati, eta horrek muturreko bat eman zion. Pesalur enpresako lankideek kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Diputazioaren aurrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibuseko gidari batek gazte baten eraso jasan zuen ostiralean Zeanurin. Antza denez, autobus gidariak bere jarrera aurpegiratu zion gazteari, eta horrek muturreko bat eman zion.

Bizkaiko Foru Aldundiaren iturriek adierazi dutenez, erasoa ostiral iluntzean gertatu zen, 3917 linean.

Gidariak beren jarrera aurpegiratu zien autobusean zihoazen hiru gazteri, eta horietako batek muturreko bat emanez erantzun zion. Segidan, ihes egin zuten hirurek.

Zerbitzua eskaintzen duen Pesalur enpresako langileek elkarretaratzea deitu dute ostiralerako Bizkaiko Diputazioaren aurrean, erasoa salatzeko eta erakundeei soluzioak eskatzeko.

Bestalde, enpresa batzordeak gaitzetsi egin du azken eraso hori, baina aurretik beste batzuk izan direla salatu du. Hori dela eta, arazo "larri" horri konponbidea bilatzeko eskatu die enpresa batzordeak zuzendaritzari eta erakundeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Bizkaibus gaur Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zeanuri albisteak Arratia-Nerbioi azken ordukoa