Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Elurrak arazoak eragin ditu Euskal Herriko errepideetan, 2018ko otsailaren 2an

Gizartea

Elur denboralea

Elurrak eta txingorrak arazoak eragin dituzte errepideetan

eitb.eus

2018/02/02

Arazo larrienak Usurbilen, Lezon eta Orion izan dira. Nafarroan ere zenbait istripu gertatu dira.

  • Whatsapp
  • Bidali

Elurrak eta kazkabarrak arazo ugari eragin dituzte Euskal Herriko errepideetan ostiral honetan.

Arazo larrienak Usurbilen, Lezon eta Orion izan dira. Nafarroan ere zenbait istripu gertatu dira.

Usurbilen, AP-8 autobidean, lau autok elkar jo dute eta ilarak sortu dira Bilboko noranzkoan. Ezbeharra 18:20 inguruan jazo da.

Hasiera batean errepidea erabat itxita egonda. Orain (20:40) errei bat irekita dago.

Lezon, GI-3440 errepidean, harkaitz handi bat erori da eta bidea itxita dago. Gertakaria 07:30 aldera jazo da, Jaizkibeleko igoeran, Lezo eta Hondarribia artean.

Makina hondeatzaile bat  eraman dute, harkaitza apurtu eta errepidea garbitzeko asmoz.

Goizean Orion ere izan dira arazoak. Ordubetean hiru istripu izan dira AP-8 autobidean eta auto-ilara luzeak sortu dira: 13 kilometrokoak Bilboko noranzkoan eta 8 kilometrokoak Irungo noranzkoan.

Gainera, Zarautz erdigunea kolapsatuta geratu da eta, ondorioz, tarte batean ibilgailuek ezin izan dute ordainlekutik atera.

INAKI NARBARTE ORIO TXINGORRA ERREPIDEA

(AP-8 autobidea, Orio parean. Argazkia: Iñaki Narbarte)

Nafarroan, hiru istripu izan dira zortzi minutuko tartean, herri ezberdinetan. Ez da zauriturik izan.

Lehendabiziko ezbeharra Caparroson gertatu da, 08:37ean. Kamoi bat errepidetik atera da.

Bigarrena Latasan izan da, 08:44ean. Kamioi bat errepidetik atera eta irauli egin da.

Hirugarrena Ezkirotzen jazo da, 08:45ean. Kamoi batek atoia galdu du eta honek kalteak eragin ditu errepidean.

Bestalde, Bilbo eta Miranda de Ebro (Burgos) arteko tren-zerbitzua hamar orduz egon da etenda, Urkabustaizen (Araba). Elurra dela eta, zuhaitz bat erori da katenariara eta matxura eragin du.

50 bat bidari lau orduz egon dira bertan harrapatuta. Lur orotako ibilgailuetan atera dituzte gero.

 

 

Euskal Herriko errepide sare nagusia irekita dago, baina bigarren mailaka hainbat errepide itxita daude eta kateak beharrezkoak dira handik zirkulatzeko.

Elur denboraleak asteburuan ere jarraituko du eta okerrena astelehenean etorriko dela dio aurreikuspenak.

Agintariek arreta handiz gidatzeko gomendioa egin eta Ertzaintzaren eta Foruzaingoaren jarraibideak betetzeko eskatu dute.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena