Gizartea -

Bilera, Bilbon

Bilbo eta Miami arteko aire-linea zabaltzeko bilera egin dute

Urte hasieran berriro aztertuko dute horren bideragarritasuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko eta Miamiko (AEB) aireportuetako arduradunak elkarrekin bildu dira gaur hiri bien arteko aire-linea zabaltzeko aukera aztertzeko, Bilboko Merkataritza Ganberak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez.

Bilbao Air Bilboko Aireportua Sustatzeko Sozietateko zuzendari nagusia, Jon Gangoiti, eta Miamiko Aireportuko Abiazio zuzendaria, Jose Abreu, gaur bildu dira, estatubatuarrek eskatuta, eta datorren urte hasieran berriro bilduko dira aire-linearen bideragarritasuna aztertzeko.

Bilboko Merkataritza Ganberak eta Miamiko Aireportuak kolaborazio akordio bat sinatu dute gaur, bi aireportuen arteko aire-trafikoa sustatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea