Gizartea -

Ezbeharra itsasoan

'Motxo'ren istripua argitzeko ikerketa abiatu du Gipuzkoako Fiskaltzak

Astearte honetan Debako eta Zumaiako alkateek agerraldia egingo dute komunikabideen aurrean, ikerketa bat abian jartzea eta ontzia flysch-eko haitz artetik ateratzea eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ingurumen gaietarako Fiskaltzak ikerketa abiatu du Motxo arrantza-ontziaren istripua argitzeko, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Itsas salbamenduari istripuari buruzko txostena eskatu dio eta horrekin batera, gertatutakoaren bideo eta audio grabazioak eskatu ditu eta isuritako erregaiaren laginak hartzea.

Astearte honetan Debako eta Zumaiako alkateek agerraldia egingo dute komunikabideen aurrean, ikerketa bat abian jartzea eta ontzia flysch-eko haitz artetik ateratzea eskatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere espedientea ireki du, gertatutakoa argitu eta izan daitezkeen erantzukizunak eskatzeko.

Hala ere, Diputazioakez du kaltea haundiegirik espero, gasoila errez lurruntzen delako itsasoak gogor astintzen dituen zonetan.

Erregaia ateratzeko lanak amaitu dituzte

Bestalde, Motxo-tik erregaia ateratzeko lanak amaitutzat jo ditu itsas salbamenduak. Arrantza-ontzia hondartu eta andeletan geratu zen erregaia ateratzeari ekin zioten azaroaren 4an.

Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez, goizean egindako lanarekin kutsaduraren garbiketa amaitutzat jo dute, izan ere, ontzian "ez dago erregairik" momentu honetan. Horrela, itsasoan egin beharreko operazioak amaitu dira, ondorioz, itsasoko eta aireko baliabideek alde egin dute.

Konkretuki, igandean eta astelehenean 560 litro gasolio atera zituzten ontzitik itsas salbamenduko kideek. Gipuzkoako Foru Aldundiak operazioan lagundu du.

Hondo bikoitzeko andelak hutsik zeudela egiaztatu eta 12 bat tona gasolio itsasora isuri zirela ondorioztatu zuten lehen azterketek, "hala ere, gasolioaren ezaugarriek (hidrokarburo arina) egunetan kutsadura aipagarririk ikustea saihestu dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea