Gizartea -
Errekaldeko auzoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, toxikomanoei droga saltzeagatik
Iragan ostegunen Errekaldeko etxebizitza batera zihoala ikusi eta berehala atxilotu zuten. Gainean 150 gramo kokaina, dirua eta bi mugikor zeramatzan.
Erredakzioa
29 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, toxikomanoei droga saltzea leporatuta. Bilboko Udaltzaingoak azaldu duenez, atxilotuak Bizkaiko hiriburuko Zabala kalean kokaina saltzen zien handik ibiltzen ziren toxikomanoei.
Kale honetako auzotarrek toxikomanoei droga saltzen zien gizonezko bat ikusi zutela salatu zuten poliziaren aurrean.
Abian jarritako ikerketari esker, susmagarria aurkitu zuten poliziek, "hainbat gazterekin harremanak egiten zituen bitartean".
Iragan ostegunen Errekaldeko etxebizitza batera zihoala ikusi eta berehala atxilotu zuten. Gainean 150 gramo kokaina, dirua eta bi mugikor zeramatzan.