Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Familia bat onik atera da Lodosan gaua bitartean bere etxeak su hartu ostean

Gizartea

Sutea

Etxebizitza bat kiskali da Lodosan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/02/03

Familia bereko lau kide zeuden etxebizitzan, baina denak onik atera dira. Kea antzematean, bi seme-alaba adingabeak etxetik atera ditu aitak. Suteak kalte material handiak eragin ditu.

  • Whatsapp
  • Bidali

Sute batek kalte handiak eragin ditu Lodosako etxebizitza batean, familia bereko lau kide gau partean lotan zeudela. Guztiak onik atera dira, kea antzematean, bi seme-alaba adingabeak etxetik atera baititu aitak. Gizonezko hori, geroago, artatu behar izan dute, antsietateak jota.

Lodosako La Florida kaleko 2. zenbakiko etxebizitza batean piztu da sutea, bigarren solairuko logela batean, hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, etxeak egurrezko egitura du.

Sutea hasi denean, lau familiakide lotan zeuden. Orduan aitak bi seme-alabak hartu ditu, eta bertatik atera. Logelara itzuli denean, sugarrak zabaldu direla ikusi du, eta 08:57ean suhiltzaileak deitu ditu. Lodosako eta Tafallako suhiltzaileak bertaratu dira.

Handik 20 minutura sutea kontrolpean hartu dute. Sugarrek logela bat guztiz txikitu dute, eta kalte handiak eragin dituzte ondoko bietan, baina etxearen egitura kaltetu gabe.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena