Gizartea -

TRAFIKOA

Bi autok aurrez aurre egin dute talka N-240an, Galdakaon, 2 langile hil ziren tokian

Pertsona bat zauritu da. Istripuaren eraginez, txandaka eman dute bidea, eta auto-ilarak sortu dira.

Joan den astean bi lagun hil ziren toki berean izan da istripua. Argazkia: Iker Salgado
Iker Salgado
Pertsona bat zauritu da N-240an izandako talkan, Galdakao parean

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriro N-240 errepidean, berriro Galdakaon, eta joan den ostegunean bi langile hil ziren toki berean, gainera. Pertsona bat zauritu da gaur goizean, bi autok aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Istripu horren ondorioz, errei bat itxi dute, eta txandaka bideratu dute trafikoa. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira N-240 errepidean, Bilborako bidean.

 

 

Ezbeharra 07:20an gertatu da N-240 errepideko 55. kilometroan, Bilborako bidean. Istripuak AP-8an ere eragin dio, eta handik gutxira beste istripu bat izan da autobide horretan.

Istripuaren ondorioz, pertsona bat autoan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

 

 

Gaur istripua gertatu den toki berean bi langile hil ziren aurreko astean, kamioi baten eta Bizkaibus baten arteko zirkulazio istripuan.

Beste ezbehar bat AP-8an

Istripu hori gertatu eta gutxira, 08:05ean, hiru autok egin dute talka AP-8an, Galdakaon eta Donostiarako bidean. Ez da inor zauritu, baina pilaketak izan dira Donostiako noranzkoan. <

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Galdakao Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak