Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
86 urteko gizon batek emaztea hil du Mallorcan, autoarekin harrapatuta
Biktimak 50 urte zituen eta senarrarengandik banatzeko prozesuan zegoen. Bikoteak 21 urteko semea zuen.
Erredakzioa
86 urteko gizonezko batek emaztea hil du Pollença herrian (Mallorca), autoarekin harrapatuta. Hiltzaileak espainiar hiritartasuna dauka eta biktimak, afrikarra.
Balear Uharteetako Gobernuak baieztatu du gertakaria. Komunitate horretan bi emakume hil dira indarkeria matxistaren ondorioz; Estatuan, 60.
Emakumea senarrarengandik banatzeko prozesuan zegoen. Bikoteak 21 urteko semea zeukan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea