Gizartea -

'Motxo' ontzia

Zumaiako eta Debako alkateek 'informazio gutxi' dutela salatu dute

'Motxo' ontzi bizkaitarrak ostegunean jo zuen hondoa Zumaia eta Deba arteko babestutako itsaslabarretan eta ababorraren kontra iraulita dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Debako eta Zumaiako alkateek ''Motxo'' ontzi bizkaitarraren egoerari buruzko "informazio gutxi" jaso dutela salatu dute.Ontzia, joan den ostegunean, babestutako itsaslabarretan eta iraulita dago ababorraren kontra.

Deban eskainitako prentsaurreko batean, Jesus Mari Agirrezabala Debako alkateak eta Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak, gaur, 06:00ean, izan den azken itsasgorak ontzia 12 metro kostaldetik urrundu duela argitu dute.

Gertakari hori hurrengo itsasgoran, 18:00ean, errepikatu daiteke. Ontziaren jabeak barkua ateratzeko plana aurkezten duen bitartean, Fiskaltzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ''Motxo'' ontziaren istripua ikertzen jarraitzen dute. Olio tankeetan zeuden 15 tonetatik, 13 tona erregai itsasora isuri dira dagoeneko.

Bi alkateek adierazi dutenez, "indargabe" sentitzen dira; izan ere, "informazio gutxi" jaso dutela azaldu dute. Tripulazioa ostiralean erreskatatu zuten eta ontzia atera nahi izan zutenean, irauli egin zen. Asteburuan ere, ontzia bertatik ateratzen saiatu dira.

Agintarien aburuz, ontziaren egoerari buruz galdetu dutenean bakarrik jaso dute informazioa. Horrez gain, itsasontzia iraulita dagoen lekuaren garrantzi ekologikoa azpimarratu nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea