Gizartea -

5.000 erasotzaile, kartzelan

92.000 emakume babestuta daude Espainian, indarkeria matxista dela eta

Portugaleten izan den berdintasunari buruzko jardunaldi batean, Bibiana Aido Berdintasunerako Estatu idazkariak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko egin den bidea aztertu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bibiana Aido Berdintasunerako Estatu idazkariak Portugaleten izan den berdintasunari buruzko jardunaldi batean adierazi dituen datuen arabera, gaur egun, Espainian, 92.000 dira indarkeria matxista dela eta babestuta dauden emakumeak. Horrez gain, Aidok sexu delituengatik kartzeletan dauden erasotzaileak 5.000tik gorakoak dira.

Ekitaldian, hamar urteren buruan, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko egin den bidea aztertu dute.

Horrela, gaur egun 2.000 polizia genero indarkeriaren aurka egiteko trebatuta daudela adierazi du Berdintasunerako Estatu idazkariak. Horrez gain, epaileak aginduta, 400 erasotzailek daramate soinean jarraipen-gailua.

Bestalde, Vicente Borras irakasleak etxeko eta etxetik kanpoko lanari buruz mintzatu du. Borrasen aburuz, emakumeak beti uztartu ditu lana eta etxea, eta gizonak, berriz, ez. Hori dela eta, gizonen partehartzeari garrantzia eman eta generoen arteko itun berria sinatu beharra azpimarratu du irakasleak.

Uztartze horren adibidea Danimarka omen da. Umeak zaintzeko lau hilabeteko baimena du amak zein aitak herrialde horretan, eta ez biek batera; izan ere, umeekin eginiko lehen harremanak gerora begira ere fruituak ematen dituela diote adituek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea