Gizartea -

Neguko sasoia

Prezipitazio iraunkorrengatik abisu horia ezarri dute igande honetarako EAEn

Astelehenerako abisu horia iragarri dute, barnealdean elurra botako baitu. Izan ere, elur-kotak behera egingo du berriro, eta 300-500 metroren bueltan geratuko da.

Euriari eta elurrari eutsiko diegu datozen egunetan. Argazkia: EiTB
Euriari eta elurrari eutsiko diegu datozen egunetan. Argazkia: EiTB
Euriari eta elurrari eutsiko diegu datozen egunetan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du igande honetarako EAEn, prezipitazio iraunkorrak izango direlakoan. Gainera, astelehenerako abisu horia ezarriko dute berriro elurra botako baitu.

Igande honetan prezipitazio txiki-ertainak espero dira, iraunkorrak kostaldean bereziki. Izan ere, kantauri isurialdean 30-40 l/m2-ko pilatu daiteke, 50-60 l/m2-ko Gipuzkoa ekialdeko zenbait tokitan, eta 10-30 l/m2-ko, berriz, iragaite-zonan.

Hori dela eta, abisu horiari eutsiko diote egun osoan zehar Bizkaian, Gipuzkoan eta transizio-zonaldeetan izango diren euriteengatik.

Astelehenari dagokionez, zaparrada txikiak izango dira, egunaren lehenengo zatian batez ere, eta atertzera egingo du gau aldera. Kantaurialdean ekaitzak jo eta txingorra egin dezake. Gainera, 12:00etatik aurrera, elurragatik abisu horia sartuko da indarrean, goizalde partean barnealdean elur-kotak behera egingo baitu, eta 300-500 metrotan kokatuko baita (aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1000 metrora, 2-8 cm 600 metrora). Barnealdean izotz txikia ere egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Denboraleak argazkiak Eguraldia Donostia Elurra bideoak Gaurko azken ordukoa