Gizartea -

Atxiloketak

Hiru adingabe atxilotu dituzte Gasteizen eta Muskizen, lapurretak egitea egotzita

14, 15 eta 17 urteko hiru adingabe dira. Horietako bi Gasteizen atxilotu dituzte eta hirugarrena Muskizen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 eta 17 urteko bi adingabe atxilotu dituzte Gasteizen, lapurreta egiteko asmoz beste gazte bat kolpatzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostiralean gazte bat Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan, Aranbizkarra kaletik zihoala lapurreta egin ziotela salatzeko.

Beste atxiloketa bat Muskizen

Bestalde, 14 urteko beste gazte bat atxilotu dute ostiral honetan Muskizen, joan den urtarrilean Santurtzin larderiaz egindako lapurreta batekin zerikusia duelakoan. Lapurreta horretako biktimak ere adingabeak ziren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Delituak argazkiak Muskiz Gizartea Gasteiz berriak Eguneko albisteak Nerabezaroa albisteak Lapurretak albisteak