Gizartea -

Elur-kotak, behera

Elurra kentzeko 43 makina mobilizatuko dituzte gaur Nafarroako Foru Erkidegoan

Iragarpenen arabera, elur-kota 500 metrotan kokatuko da, eta izotzaldiak izateko arriskuak handia izaten jarraituko du.

Elurra Belaten. Argazkia: EiTB
Elurra Belaten. Argazkia: EiTB
Elurra Belaten. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez, elurra kentzeko 43 makina bidaltzekoak dira errepideetara, eguraldia-iragarpenaren arabera, elur-kota 500 metroren bueltan kokatu baita.

Espainiako Meteorologia Agentziak iragarri duenez, igande honetan 1.500 metrotan geratu da elur-kota, baina gaur hotz-fronte berri bat sartuko da, elur-kota jaitsita. Gauzak horrela, euri-prezipitazioak gutxiko badira ere, izotzaldiak egoteko arriskuak handia izaten jarraituko du.

Nafarroako errepidetan gidatzerakoan zuhurtziaz aritzeko gomendatu du Nafarroako Foru Gobernuak, iparraldeko errepideetan bereziki. Gainera, egunez eta lehen mailako errepide-saretik gidatzeko eskatu du, eta errepideen egoeraz informatzeko www.carreteras.navarra.es webgunera edo 848423500 telefonora jotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Denboraleak albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Elurra albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak