Gizartea -

Osasuna

Lleidako hamaika hilabateko haur bat hil da meningitisak jota

Bestalde, larunbatean hamar urteko beste ume bat hil zen Jerez de la Fronteran, eta hura ere meningitisagatik hil ote zen ikertzen ari dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lleidako 11 hilabeteko haur bat hil da meningitisak jota igande honetan Sabadelleko Parc Tauli Ospitalean (Bartzelona), erietxeko iturriek azaldutakoaren arabera.

Lleidako epidemiologia zaintza zerbitzuak kasu horietan ohikoak diren neurriak hartu ditu orain haurraren inguruan.

10 urteko beste ume bat hil zen larunbatean Jerez de la Fronteran, ustez meningitisak jota

Horrez gain, hamar urteko beste haur bat hil zen larunbatean Jerez de la Fronteran (Cadiz), ustez meningitisagatik hori ere.

Orain kultibo baten emaitzaren zain daude, heriotza eragin dion germena identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak