Gizartea -

Trafikoa

Kamioi batek su hartu du N-240 errepidean, Zeanurin

Ibilgailuaren kabina erre da. Ez da inor zauritu, baina ilarak sortu dira, trafikoa txandaka bideratu behar izan dutelako.

Suhiltzaileek amatatu dute sutea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Kamioi bat sutan Zeanurin (N-240). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Suhiltzaileek amatatu dute sutea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du gaur eguerdian N-240 errepidean, Zeanuri parean (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina trafikoan arazoak sortu dira.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, ibilgailuaren kabina 13:10 aldera hasi da sutan, errepide horretako 39. kilometroan. Kamioia hutsik zegoen, eta gidaria onik dago.

Suhiltzaileak eta Trafiko Zuzendaritzako langileak bertaratu dira, sua amatatu eta ibilgailuak bertatik txandaka pasarazteko.

 

Errei bat itxi dute, eta trafikoa txandaka bideratu dute. Hala, ilarak sortu dira bi noranzkoetan.

ZEANURI KAMIOIA SUTAN argazkia BOMBEROS BIZKAIA

Horrela geratu da kamioiaren kabina. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Suteak albisteak Gizartea bideoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Zeanuri azken ordukoa