Gizartea -

Elkarretaratzea Galdakaon

N-240ko istripuak salatzeko elkarretaratzea egin dute Pesalur enpresako langileek

Usansoloko auzotarrekin batera salatu dituzte N-240 errepidean izandako istripuak eta irtenbideak eskatu dizkiote Bizkaiko Foru Aldundiari.

Galdakaon otsailaren 1ean izandako istripuaren artxiboko argazkia. EFE
Galdakaon otsailaren 1ean izandako istripuaren artxiboko argazkia. EFE
Elkarretaratzea Galdakaon, N-240 errepideko istripuak salatzeko

0:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pesalur enpresako langileek eta Usansoloko auzotarrek elkarretaratzea egin dute gaur, astelehena, Galdakaon, azkenaldian N-240 errepidean izandako istripuak salatzeko. Otsailaren 1ean gertatu zen istripuan, bi langile hil ziren: Bizkaibus enpresako autobus-gidari bat eta kamioi-gidari bat.

Bilkura Labeaga auzoan egin dute, ospitalearen parean, 10:00etatik 11:00etara.

Jon Elordui Pesalurreko enpresa batzordeko presidentearen hitzetan, N-240 errepideak "istripua ugari" izaten dira N-240 errepidean, Galdakao parean; hortaz, "hori ez da normala eta konpondu beharreko nolabaiteko arazo bat dago", esan du.

Elorduiren ustez, irtenbideetako bat autobidea "ordaindu barik" zabaltzea izango litzateke. "Denok dakigu autobidea nahikoa ordainduta dagoela eta errepide nazionalak izaten dituen istripuekin eta igarotzen den trafiko ugariarekin ez du zentzurik", adierazi du.

"Tarte horrek arazoren bat izan behar du, ez baita normala horrenbeste istripu jazotzea", ohartarazi du.

Errepidean lanak egiten ari dira gaur egun, inguru horretan "istripu ugari" gertatzen direla konturatuta, esan du Imanol Pradales Garapen Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak aurreko astean. Bi pertsona hil ziren Galdakaoko bihurgune horretan neurri zuzentzaileak hartzeko eskaria egin du UGTk ere.

Eremu horretan bertan, AP-8 autobidearen eta N-240 errepidearen bidegurutzean hobekuntza lanak egiten ari dira, Usansolo erdiguneko eta Galdakaoko Ospitaleko sarbideak berrantolatzeaz gain. Hori dela eta, diputatuaren arabera, zirkulazioak "hainbat muga" ditu; besteak beste, orduko 40 kilometroko abiadura-muga dago ezarrita orain dela zenbait hilabetetik bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Galdakao argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa