Gizartea -

GIPUZKOA

Ehunka arrain hilik agertu dira Deba ibaian, Soraluzen, azido isuri batengatik antza

Ikerketa abiatu dute eta teknikoak lanean ari da isurketa non gertatu den argitzeko. Gainera, Antzuola eta Soraluze arteko zatia aztertuko dute.

Argazkia: Plaentxia.eus
Argazkia: Plaentxia.eus
Argazkia: Plaentxia.eus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka arrain hilda agertu ziren atzo Deba ibaian, Soraluzen, Udaltzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gaur oraindik ere arrainak ikus daitezke ibaiertzean, nahiz eta azken egunotako euri-zaparraden ondorioz ibaia hazita doan. Ikerketa abian da, baina antza denez, azido isurketa batek hil ditu arrainak.

Arrainek marra zuri bat osatzen dute ibai ertzean, eta herritarren kezka eragin du.

PLAENTXIA ARRAINAK ARGAZKIA: PLAENTXIA.EUS

Argazkia: Plaentxia.eus

Deba ibaian gorago, Osintxun (Bergara), ere arrain ugari agertu dira hilda.

Eusko Jaurlaritzako Ura Agentziako teknikariak Soraluzen izan dira eta antza denez, azido isurketa batek hil ditu arrainak.

Halaber, ikerketa bat abiatu dute eta Antzuola eta Soraluze arteko zatia ikertuko dute isurketaren jatorria argitzeko.

Ura Agentziari dagokio uraren kalitatea kontrolatzea, eta gauza larriren bat gertatzen denean (uholdeak, isuriak, etab.) kasu horietarako prestatutako protokoloa aktibatzen du. Hori dela eta, zerbaiten berri izanez gero 112 zenbakira deitzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Soraluze Euskal Herriko kutsadura