Gizartea -
Sagardoa
Euskaldunek asmatu zuten sagardoa, 'The Guardian' egunkariaren arabera
Ingelesen, alemaniarren eta estatubatuarren ustez, euskaldunek asmatu zuten sagardoa, La Nueva España egunkariak egindako erreportajearen arabera.
Erredakzioa
La Nueva España egunkariak adierazi duenez, ez dago Asturiasko dolarerik The Guardian egunkariak argitaratu duen zerrendan (Espainiako 10 onenak aukeratu dituzte). "Guru" ingeles, aleman eta estatubatuarrentzat ez dauka garrantzirik sagardoaren zerrendan lehen postuetan egoteko.
Hesseko dolaretako langileen elkartearen web orrialdeak, The Guardian egunkari britainiarrak eta Michigan Appel Comittee AEBtako egunkariak zalantza barik kaleratu dute euskaldunek asmatu zutela sagardoa Iberiar Penintsulan diote.
Hesseko dolareetako langileek ziurtatu dutenez, XI. mendean euskaldunek Espainiako iparraldean olioaren dolarea garatu zuten, hura "lehenengo dolarea izan zen". Gaineratu dutenez, arrantzaleek eskorbutuaren aurkako sendagai bezala eramaten zuten sagardoa itsasontzietan, eta langile alemaniarren arabera, horregatik iritsi zen Ingalaterrara, eta handik Frantzia eta Alemaniara.
Andrew Hickmanek, The Guardianeko gastronomia-kritikariak, ez du Asturiasko dolarerik sartu Espainiako zerrendako hamar garrantzitsuenetan, egunkariak argitaratu dituenetan. Hor dauden guztiak euskaldunak dira. Hickmanek euskaldunen edaria goraipatu ez ezik, hainbat laudorio egin dizkie sagardoari laguntzeko zerbitzatzen dituzten jakiei, besteak beste, bakailaoari eta Idiazabalgo gaztari.