Gizartea -

Tabakismoaren aurkako kanpaina

Tabako paketeetan gorpuak erakutsiko dituzte AEBetan

Etiketa berriek tabako paketeen erdia beteko dute 2012tik aurrera eta "25 urte baino gehiagotan egindako aldaketa adierazgarriena" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBtako Osasun Departamentuak tabakismoaren kontrako kanpaina gogorra iragarri du gaur. Tabako paketeetan ohartarazpen handiagoak eta grafikoagoak txertatuko dituzte, besteak beste, gorpuen, minbizi pazienteen eta birika gaixoen irudiak.

Etiketa berriek tabako paketeen erdia beteko dute 2012tik aurrera eta "25 urte baino gehiagotan egindako aldaketa adierazgarriena" da, Osasun Departamentuak komunikatu baten bidez azaldu duenez.

Adibidez, "zigarroek biriken gaixotasun hilgarriak eragiten dituzte" esaldia inprimatzea aurrikusten du araudi berriak, gorpu baten oinen argazkia alboan duelarik. Bihotzeko arazo eta gaixotasunen ohartarazpen bat, bihotzeko bat izaten ari den gizon baten irudiak lagunduta, esaterako.

36 proposamen

Proposatutako 36 irudien inguruan iritziak jasoko ditu AEBetako Elikagaien eta Botiken Administrazioak (FDA) eta bederatzi aukeratuko ditu 2011ko ekainaren 22 baino lehen.

Araudia ez da 2012ko abenduaren 22ra arte indarrean sartuko. 18.000 laguni egindako azterketak eta txosten zientifikoak aztertu behar ditu agentziak erabaki baino lehen.

Tabakoa AEBetako heriotza arrazoi nagusietako bat da, izan ere, 443.000 lagun hiltzen ditu urtero, 1.200 egunero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea