Gizartea -

Gipuzkoa

Bi pertsona ospitalera, Beasaingo etxebizitza batean sua piztu ostean

Soilik kaltetu da sutea piztu den etxebizitza. Bizilagun batzuk etxetik atera dira, baina ez dute uste egituran eragina izan duenik.

I.G. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona eraman dituzte Donostiako Ospitalera kea arnasteagatik, haien etxebizitzan sua piztu ostean, ostiral goizaldean, Beasainen (Gipuzkoa).

Gipuzkoako Suhiltzaileak eitb.eus-i azaldu diotenez, gertaera 02:50 inguruan jazo da, aipatutako herriko Mariarats kalean.

Suhiltzaileak bertaratu direnean, bi pertsona eta horien txakurra topatu dituzte etxebizitzako balkoian. Sua egongelan piztuta zegoen.

Atea bota behar izan dute etxebizitzan sartzeko, ondoren sua itzali eta bi biktimak atera dituzte, ospitalera eraman zitzaten.

Oraindik sua zerk eragin duen argi ez badago ere, ez dute uste etxebizitzaren egitura kaltetuta dagoenik.

Bizilagun batzuk kalera irten dira, badaezpada. Suhiltzaileak gertaera ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak albisteak Gizartea bideoak Beasain albisteak Gaurko azken orduko albistea