Gizartea -

Ciudad Realen

Hiru urtez bere bikotekideak giltzaperatutako emakume bat askatu dute

Gertakizunen ustezko egilea atxilotu dute, eta 26 urteko emakumea, Ciudal Realeko Ospitale Orokorrean sartu dute. Herritartasun paraguaitarra duen biktima "osasun egoera larrian" zegoen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek bikotekideak Ciudad Realeko bere bikotekideak etxe batean hiru urte giltzapean izan duen emakumea askatu dute, Barne Ministerioak prentsa ohar batean jakinarazi duenez.

Herritartasun paraguaitarra duen biktima "osasun egoera larrian" zegoen, hainbat aste ezer jan eta edan gabe baitzegoen, "egoera negargarrian" eta "zaborrez inguratuta".

Une hartan, gertakizunak eman ziren lekuan emakumeaz larrialdietako mediku bat arduratu zen, eta Valdepeñasko ospitalera eraman zuen, Ciudad Realeko Ospital Orokorrera, orain dagoen lekura, eraman baino lehen.

Poliziak 33 urteko Lorenzo M. N. atxilotu du, legez kontrako atxiloketa baten eta segurtasun moralaren aurkako delituen ustezko egilea izatea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea