Gizartea -

Oxfam

Haitiko Oxfameko sexu eskandaluaren susmagarriek lekukoak mehatxatu zituzten

Hala jakinarazi du ongintzako erakundeak, azken asteotan Oxfameko zuzendariek eta laguntzaileek Haitin prostitutak kontratatu zituztela zabaldu ostean abiatutako ikerketan oinarrituta.

Oxfam
Oxfam
Oxfam-eko Haitiko zuzendari ohiak prostitutak kontratatu zituen

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haitiko Oxfamen sexu eskandaluarekin ustez zerikusia duten hiru gizonek egindakoa ikusi zuten hainbat lekuko mehatxatu zituzten fisikoki, 2011n egindako barne ikerketa baten arabera.

Hala jakinarazi du gobernuz kanpoko erakundeak, azken asteotan Oxfameko zuzendariek eta laguntzaileek, 2010. urtean lurrikara batek Haiti suntsitu ostean prostitutak kontratatu zituztela zabaldu ostean abiatutako ikerketan oinarrituta.

2011ko barne dokumentuaren arabera, beharrezkoa zen "gehiago jakitea", arazoak sortzen ari ziren langileak beste erakunde batzuetan lan egitea ekiditeko.

10.000 pertsonak lan egiten dute Oxfam elkartean gaur egun, 90 herrialdetan. Gaur horren agintariek esan dutenez, "ahalik eta gardenen" jokatu nahi dute, polemikaren ondorioz Roland van Hauwermeiren Haitiko zuzendaria kargutik kendu eta Penny Lawrence zuzendariorde exekutiboak dimisioa eman eta gero.

2011ko dokumentuko hainbat orri ezabatu egin dituzte, hainbat pertsonaren identitateak ezkutuan gordetzeko, baita lekukoak mehatxatu izana egotzi dieten hiru gizonena ere.

Oxfamek gaur bertan aurkeztuko omen dio ikerketaren testua Haitiko Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Delituak azken ordukoa Erresuma Batua bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerikako albisteak GKEen albisteak Haiti albisteak