Gizartea -
Seychelle uharteak
Bermeoko atunontzi batek piraten erasoa saihestu du Indiako Ozeanoan
Ontzian zihoazen segurtasun agenteek izutu dituzte itsas-lapurrak. Albancan ontziak beste eraso bat jasan zuen iragan martxoan.
Erredakzioa
Albacan atunontzi bermeotarrak itsas-lapurren erasoa saihestu du Seychelle uharteetan, Indiako Ozeanoan, ontzian zihoazen segurtasun agenteen tiroei esker, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Albacan-eko kapitainak azaldu duenez, bi txalupa gerturatu zaizkie Mahe (Seychelleak) irlatik 550 milia ingurura zeudenean. Bi txalupek ontzira gerturatzen jarraitu dute segurtasun pribatuko agenteek tiroak jaurti dituzten arte; orduan, ihes egin dute.
Albacan-en, la segurtasun agenteez gain, bi euskal herritar (patroia eta kapitaina), hamar galiziar eta beste nazionalitate batzuetako 18 marinel gehiago doaz.
Beste eraso bat jasan zuen martxoan
Albacora S.A. enpresaren itsasontziak beste eraso bat jasan zuen duela zortzi hilabete inguru berberean. Aldi hartan, granada baten leherketa jasan zuten, baina gaur gertatu den moduan, ez zen zauriturik izan.