Gizartea -

Trafikoa

Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi dute luizi baten ondorioz

Horrez gain, N-634 errepidea itxi dute Eibarren, AP-8ko sarbidean, lur-jausi bat egon baita. A-3310a ere itxi dute Erriberagoitian, Baia ibaiak gainezka egin du eta.

BI-735 errepidea 08:15 arte egon da itxita. ETBko bideo batetik hartutako argazkia
BI-735 errepidea itxita, Erandion. Argazkia: ETB
Ur-putzu handiak, euskal errepideetan

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egun eta orduetan izandako euri-jasa iraunkorrek luizi txikiak eta ur-putzuak sortu dituzte nonahi, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Gipuzkoan, N-634 errepideko 19 kilometroan luizi txiki bat izan da, zehazki, Cachi-Bachi elkarte gastronomikoaren parean. 12:00etan izan da gertakaria, eta Ertzaintzak Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak.

N-634 errepidea ere itxi dute Eibarren, AP-8rako sarbidean, lur-jausia izan baita.

Errepide berean, baina Deba parean (37. kilometroa), zuhaitz bat erori da 06:30ean. Zuhaitza bidetik kendu duten arte egon da errepidea itxita.

Bizkaian, BI-735 errepidea erabat itxi dute bart Erandio parean (11. kilometroa). Urak bidearen zati handi bat hartu du, eta 01:45 aldera zarratu behar izan dute. 08:15 aldera zabaldu dute berriro.

Araban, A-3310 errepidea itxi dute Pobesen (Erriberagoitia), Baia ibaiak gainezka egin baitu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zuhurtziaz gidatzea gomendatu du, errepideetan ur-putzuak egon daitezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Alerta meteorologikoak argazkiak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Uholdeak bideoak N-634 azken ordukoa Getaria Luiziak gaur