Gizartea -

Gertakari larria

Zazpi pertsona hil dira aterpetxe batean, Frantzian

Hondakinak gordetzeko gela batean piztu da sua eta bertatik eskailerara zabaldu, Dijonen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zazpi pertsona hil dira bart Dijoneko (Frantzia) aterpetxe batean piztutako sutearen ondorioz, suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Sua aterpeko hondakinak gordetzeko gela batean piztu da eta ondoko eskailerara zabaldu, bertako hedabideek suhiltzaileen iturriak aipatuta zehaztu dutenez.

134 pertsona atera behar izan dituzte aterpetik, gehienak arnasa hartzeko arazoak zituztelako. Era berean, sua itzaltzeko lanetan parte hartu duten 96 suhiltzaileetako hiru ere artatu behar izan zituzten arnasteko arazoak medio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea