Gizartea -

SEXU-ESPLOTAZIOA

12 atxilotu, 2 Bizkaian, 4 emakume prostituitzera behartzea egotzita

Prostituzio sarearen jarduera Bizkaian eta Kantabrian kontzentratzen bazen ere, beste hainbat adar ere bazituen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak hamabi pertsona atxilotu ditu, horietako bi Bizkaian, eta prostituitzera behartzen zituzten lau emakume nigeriar askatu ditu. Halaber, gainerako atxiloketak Kantabrian (7), Alacanten (2) eta Erresuma Batuan (1) burutu ditu Poliziak.

Duela urtebete abiatutako ikerketa baten ondotik izan da posible emakumeen salerosketaren aurkako polizia operazioa hau, eta Espainiako Poliziak, Europol, Erresuma Batuko Krimenaren Agentzia Nazionala (NCA) eta Nigeriako NAPTIP agentziarekin elkarlanean egin du.

Prostituzio sarearen jarduera Bizkaian eta Kantabrian kontzentratzen bazen ere, beste hainbat adar ere bazituen.

Askatutako lau emakumeek emandako testigantzaren arabera, erritual bat egin behar zuten. Whiskya edatzen zuten bitartean oilaskoaren bihotz gordina jatera behartzen zituzten eta horrez gain, azkazalak, buruko ilea eta pubiseko ilea errotik kentzen zien. Erritu hori eginda, Nigeriatik Espainiara eramateagatik pilatutako zorra ordaintzera eta sexu-esplotatzaileak ez salatzera behartuta zeuden; bestela, gaitzak erasango zien bai beraiei eta baita Nigerian bizi ziren euren senideei ere.

Emakumeek Elda (Alacant), Santander, Zaragoza eta San Isidro de Nijarreko (Almeria) klubetan eta pisuetan lan egiten zuten.

Poliziak Santander eta Torrelavegan (Kantabria), Eldan (Alacant) eta Gueñes-Sudupen egin du ikerketa, eta guztira 975 euro esku-dirutan, dokumentazioa eta material informatikoa atzeman dute.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Tratu txarrak Espainian Bizkaiko albisteak Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gueñes albisteak