Gizartea -
Euskaraz
'Zer Gara Gu/Nor Gara Gu', Euskal Herriko kultura ikasteko jokoa
Oinarrizko gaiak ezagutzeko pentsatuta dagoen euskara errazean egindako galde-erantzunen jokoa da.
Erredakzioa
Zer Gara Gu/Nor Gara Gu Euskal Herriko kulturaren oinarrizko gaiak ezagutzeko pentsatuta dagoen euskara errazean egindako galde-erantzunen jokoa da. Helburu nagusia euskaraz hitz egitea eta jolastea da eta, horretarako, orain arteko jokoen akatsak gainditzen saiatu dira egileak.
Lau karta sorta (54 karta bakoitzak), jokatzeko taula (mapa, 50 x 50 cm) eta sei fitxa, eta dadoa ditu osagai jokoak. Karta bakoitza galderei dagokien argazki banaz hornitua dago: mendia, ibaia, pertsonaia, herria, artelana, eliza, jaia… Galderen erantzun okerrak astakeriak edo barregarriak dira, egileen ustez. Horrela, jolastuz ikastea eta, hortaz, erantzun zuzena topatzea eragingo du jokoak.
Zer Gara Gu/Nor Gara Gu lagunekin edo familiarekin jokatzeko erabili daiteke. Gainera, duen neurriarengatik edozein lekura poltsikoan eraman dezakezu.