Gizartea -

Girona

Gizon bat atxilotu dute Susquedako urtegiko hilketa egotzita

Atxilotuaren semea ere preso hartu dute hilketarekin harremana duelakoan. 2017ko abuztuan, 21 eta 23 urteko gazteen gorpuak aurkitu zituzten Susquedako urtegian, biluzik eta indarkeria zantzuekin.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek Susquedako (Girona) urtegiko hilketa bikoitzaren ustezko egilea atxilotu dute astelehen honetan. 2017ko abuztuan, 21 eta 23 urteko, bi gazte (emakume bat eta gizon bat) hil izana leporatu diote. Bestalde, atxilotuaren semea ere preso hartu dute hilketarekin harremana duelakoan.

Lehen atxilotuari, 60 urteko gizonari, 15 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1997an emaztea hiltzeagatik. Angleseko (Girona) auzokidea da eta gaur goizean atxilotu dute. Santa Coloma de Farnerseko polizia-etxera eraman dute eta epailearen aurrean deklaratzeko zain dago. Ondores, semea atxilotu dute Salten.

Antza, atxilotuek ez zuten harreman zuzenik iazko abuztuan Susquedako urtegian kanpatu zuten biktimekin.

Gazteen gorpuak urtegian aurkitu zituzten, biluzik eta indarkeria zantzuekin.

Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez, lehen atxilotua hilketaren egunean bertan izan zen urtegian eta beste hainbat egunetan ere, gunera maiz joaten baitzen.

Mossoek hilketaren arrazoiak aztertzen dituzte, baita semeak hilketan izandako zeregina ere; halaber, bi gazteei tiro egiteko erabilitako pistolaren bila ari dira Mossoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Delituak albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Giza hilketak