Gizartea -

Argentinan

Facebooken ezagututako gizon batek bahitu zuen neska bat askatu dute

Neska bahitzaileekin sare sozial horren bidez hitz egiten aritu zen hitzordua jarri zuten arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamasei urteko neska bat erreskatatu dute, Argentinan, Facebooken ezagutu zuen gizona batek bahitu ostean.

Gazteak hainbat egunetan bahitzailearekin mezuak bidali zituen, Facebooken, eta, azkenean, hitzordua jarri zuten.

Etxera itzultzen ez zela ikustean, neskaren amak poliziari deitu zion eta alabaren desagerpena salatu zuen. Hori dela eta, polizia gertakaria argitzek ikertzen hasi, Clarin egunkariak argitaratu duenaren arabera.

Poliziak gaztearen Facebookeko kontuan hasi zuen ikerketa. Bertan, ezagutu zuen gizonarekin kontaktuan jarri ziren eta agenteetako batek hitzordu faltsu bat lortu zuen bahitzailearekin.

Hitzordu horretan, agenteek gizonaren etxeraino atzetik joan zitzaizkion, La Tablada herrian, eta etxea miatzerakoan sei egun bahituta zeraman 16 urteko gazta topatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea