Gizartea -
Aztiren ikerketa
24 arrain espezie ezberdin aurkitu dituzte Bilboko Itsasadarrean
Orotara, itsasadarreko bost gune ezberdinetan arrainak eta krustazeoak aurkitu dituzte. Aztiko teknikoek animaliak identifikatu, zenbatu eta neurtu zituzten. Ondoren, uretara bueltatu zituzten.
Erredakzioa
24 arrain espezie ezberdin aurkitu dituzte Bilboko Itsasadarrean, baita Euskalduna Jauregiko ingurunean ere, Azti-Tecnaliak egindako ikerketaren arabera.
Bilboko Itsasadarreko hainbat tokitan laginak hartu dituzte. Orain, Azti-Tecnaliak lagin horiek aztertuko ditu, uraren kalitatea baloratu ahal izateko. 1990. urtean hasi zituzten analisi hauek.
Orotara, itsasadarreko bost gune ezberdinetan arrainak eta krustazeoak aurkitu dituzte. Aztiko teknikoek animaliak identifikatu, zenbatu eta neurtu zituzten. Ondoren, uretara bueltatu zituzten.
Lortutako datuak datozen hilabeteetan aztertuko dituzte, baina 24 espezie ezberdin aurkitu dituztela nabarmendu dute .Olabeaga eta Euskalduna artean hainbat arrain daudela azpimarratu dute teknikoek.
Besteak beste angilak, muxarrak edo lupiak aurkitu dituzte. 2002. urtean inguru horretan horrelakorik ez zegoela gogoratu du Tecnaliak.