Gizartea -
Bizkaia
Bakion hilda topatutako gizona irailaren 2an desagertu zen
Bikotekideak egun horretan jarri zuen salaketa. Gorpua arin identifikatu zuten, desagertutako pertsonen zerrendan agertzen zelako.
Agentziak | Erredakzioa
Bakioko itsaslabarrean hilik topatutako gizona irailaren 2tik zegoen desagertuta. Egun horretan aurkeztu zuen bikotekideak salaketa, eta ordudanik haren bila ari ziren, polizia iturriek jakinarazi dutenez.
Hilotza txirrindulari batzuek ikusi zuten, eta eurek eman zuten abisua. Sakan batetik, gailurretik 300 bat metrora, atera behar izan zuten Ertzaintzaren Erreskate Unitateko kideek.
Arin identifikatu zuten, haren izen-abizenak desagertutako pertsonen zerrendan zeudelako.
Gorpuak indarkeria zantzuak zituen, zehazki, labankada bat zuen bizkarrean, betiere iturrion arabera.