Gizartea -

''HONDAKINA'' OPERAZIOA

Erandioko enpresa bat ikertzen ari dira, material kutsagarria kolpeka deusezteagatik

Indumental Recycling txatarra elektronikoa berziklatzen liderra da bere webgunearen arabera, eta orain ibaia kutsatzea nahiz langileak eta inguruko bizilagunak arriskuan jartzea leporatzen diote.

Txatarra elektronikoa. Argazkia: ManuelFloresv
Txatarra elektronikoa. Argazkia: ManuelFloresv
Txatarra elektronikoa. Argazkia: ManuelFloresv

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gaur jakitera eman duenez, Sepronak Erandioko enpresa bati hondakin arriskutsuak modu irregularrean manipulatzea leporatu dio, ingurugiroa eta pertsonak arriskun jarriz. Albiste agentziek jakitera eman dutenez, Indumental Recyclinga da enpresa hori .

1984 urtean sortutako enpresak RAEE edo Aparailu Elektriko eta Elktronikoen Hondakinen "kudeaketan lider" gisa definitzen du bere burua Interneten. Orain, 10 arduradun auzipetu dituzte.

Ikerketen arabera, mailuka amaitzen zuten tripetan sustantzia arriskutsuak zituzten gailuekin: ordenagailuekin, telebistekin etab. Eta horiek, legearen arabera, oso bestelako tratamendua jaso behar dute.

"Hondakina" deitu dioten operazi honetan Europolekin batera aritu da lanean Gaurdia Zibila, Espainiako Estatuko txatarra elektronikoaz gain, Alemaniako, Frantziako, Portugalgo eta Italiako kamioiak ere jasotzen baitzituzten.

Birrindu, deskontaminatu beharrean

2015ean hasi ziren ikerketak Segoviako Guardia Zibilak eta Espainiako Nekazaritza eta Ingurugiro Ministerioak, RAEE delako horien kudeaketa irregularra izan zitekeela susmatuta, "buruhandi" delakoen kasuan, batez ere, pantaila planoa ez duten telebista eta ordenagailuen kasuan, alegia.

Guardia Zibilaren kalkuluen arabera, Indumental Recyclingek urtean 2.000 tona hondakin kudeatzen zituen, legeak horretarako aurreikusitako neurriak bete gabe. Ikertzaileen arabera, enpresak bazituen zuzen berziklatzeko baliabideak eta baimenak, eta horregatik kobratu egiten zuen, baina gero, benetan, deskontaminatu beharrean, txikitu edo birrindu egiten zituen aparailuak kolpeka.

Hala, materiala iriste zen unean bertatik, tratamentua ez zen zuzena. Kamioietatik ateratzeko, "irauli" egiten zen material guztia, hautsi egiten aparailu asko erortzean, eta beraz, sustantzia arriskutsuak isurtzen ziren lehen momentutik.

Gainera, materialaren gehiengoa, sustantzia guztiak kendu gabe, plantako atarian bertan txikitzen zen makina batekin, inolako segurtasun neurririk hartu gabe.

INSTALACIONES ACTUALES INDUMENTAL RECYCLING

Arriskutsua langileetzat eta inguruko bizilagunentzat

Manipulazio oker hori dela eta, ikertzaileek uste dute enpresak inguruko ibaira edo alkantariletara bota ahal izan dituela lixibiatu eta txikitzetik sortutako hondakinak, eta ingurua kutsatu, ondorioz.

Gainera, arrikuan ikusi dituzte plantako langileak ere, inolako segurtasun neurririk gabe ibili direlako gai kutsakor horiekin.

Izan ere, aparatu hauen kudeaketako fase guztietan (garraioa, deskarga, klasifikazioa, desmontaia, eta tratamentua) oker jokatzearen ondorioz, beruna, kadmioa, kobrea, zinka eta fosforoa zabaldu ziren.

Ikerketak argi utzi du, gainera, material honekin bi aldiz lortzen zituela etekina enpresak: batetik, deskontaminazioa egiteagatik kobratzen baitzuen, eta ez zuen egiten. Eta bestetik, txikitzetik ateratzen zen materiala fundizioei saltzen zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio argazkiak Delituak azken ordukoa Iruzurrak Gizartea Kutsadura gaur Birziklatzearen albisteak