Gizartea -
Hondartu zen ontzia
Aldundiak osorik edo zati handitan atera nahi du 'Motxo' itsasontzia
Garapen Iraunkorraren diputatuak ez du uste gasolio isuriak eragin "handia" izango duela. Era brean, marinelen kontrako aurreiritziak kritikatu ditu.
Erredakzioa
Rafael Uribarren Gipuzkoako Garapen Iraunkorraren diputatuak esan du "ona" izango litzatekeela Motxo itsasontzia "osorik" ateratzea garabi baten laguntzarekin, baina ez du baztertu zati handiak egin eta gero ateratzea.
Uribarrenek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin du agerraldia azaroaren 4an Deba eta Zumaia artean hondartu zen itsasontziaren inguruan hitz egiteko. Itsasontzia irauli egin zen eta ezin izan zuten uretara berriro eraman; gainera, 13.000 litro gasolio galdu zituen eta egun kostatik 50 metro ingurura dago.
Diputatuak gogorarazi du azaroaren 6an itsasontziaren hondakinak kendu zituztela: "Guztira zortzi tona hondakin".
Aldundiak informazio espedientea ireki omen du ezbeharra nola gertatu zen jakiteko. Izan ere, ''kutxa urdina'' berreskuratu dute eta hori "funtsezkoa" izango da zer gertatu zen argitzeko eta Sustapen Ministerioaren Istripuen Ikerketarako Batzorde Nazionalari txostena igortzeko.
"Auziari dramatismoa kendu" behar zaiola iritzi dio Uribarrenek, zeren "ez baita hainbesterako" izan eta gasolioaren isuria "ez da horren txarra izan".