Gizartea -
GREBA FEMINISTA
Bizkaiko mugimendu feministak hainbat ekintza antolatu ditu M8ko grebari begira
Eguerdian eserialdi isila deitu dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen oroimenez, eta mobilizazio zaratatsua segidan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko mugimendu feministak hainbat mobilizazio eta ekintza antolatu ditu Bilbon, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez martxoaren 8rako mundu mailan deituta dagoen greba feministaren harira.
Eguerdian eserialdi isila deitu dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen oroimenez Moyua plaza eta Diego Lopez de Haro kalearen inguruan. Segidan, mobilizazioa zaratatsu bat egiteko deia egin dute, mugimendu feministaren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko.
Goizeko lehen orduan, ostera, Bizkaia zubian "performance" bat egingo dute etxeko langileen omenez. Deitzaileen esanetan, horietako asko etorkinak dira eta ezingo dute greba deialdiarekin bat egin. Kasu horietan, balkoi eta leihoetan mantalak eskegitzeko, kalera beltzez ateratzeko eta besoko morea janzte deia egin dute. Gainera, arratsaldeko azken orduan beste manifestazio bat egingo da Diego Lopez de Haro kaletik hasita.
Osteguneko greba feministarekin bat egiteko deia egin die Bizkaiko mugimendu feministak emakumeei, desberdintasunen aurrean "nahikoa" dela esateko.