Gizartea -

Inkesta

EiTB Focus: Euskadiko 3 pertsonatik bik uste dute ezberdintasuna etxean hasten dela

Euskadin berdintasunari buruz egindako lehen inkesta handiaren emaitzak dira honakoak.

Herritarren % 65ek uste dute genero desoreka etxean hasten dela. ETBk egindako grafiko
Genero desoreka etxean hasten dela uste du gehiengoak. ETBren grafikoa
Hiru pertsonatik bik uste dute ezberdintasuna etxean hasten dela

4:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko hiru biztanletik bik uste dute emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna etxean hasten dela, azken EiTB Focusen arabera. EiTB Taldearentzat Gizaker etxeak egindako makroinkestaren zortzigarren neurtaldiaren bigarren atala berdintasunaren ingurukoa da, EAEn gai horri buruz egindako lehen inkesta handia.

Inkesta otsailaren 22an eta 23an egin zuten, 1.200 pertsonari galdetuta: 400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan. Asteartean, hilaren 6an, EAEko hauteskundeetarako boto asmoari buruzko galdeketaren emaitzak plazaratu zituen EiTBk. Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, berdintasunari buruzkoak kaleratu ditu.

Emaitzon arabera, gazteriak uste du iraganeko akats berdinak egiten ari direla gaur egun ere.

BERDINTASUN GAIETAN  EGUNGO GAZTEEK IRAGANEKO AKATS BERDINAK EGITEN DITUZTELA USTE DUZU 2018ko martxoak 8 eitb focus

BERDINTASUN GAIETAN EGUNGO GAZTEEK IRAGANEKO AKATS BERDINAK EGITEN DITUZTELA USTE DUZU 2018ko martxoak 8 eitb focus

Galdetutako hiru pertsonatik batek ezagutzen du, lanpostu berean egonda, gizonek baino gutxiago kobratzen duen emakumerik.

ANTZEKO LANA EGITEAGATIK GIZON BATEK BAINO SOLDATA TXIKIAGOA DUEN EMAKUMERIK EZAGUTZEN DUZU   2018 martxoak 8 eitb focus

ANTZEKO LANA EGITEAGATIK GIZON BATEK BAINO SOLDATA TXIKIAGOA DUEN EMAKUMERIK EZAGUTZEN DUZU 2018 martxoak 8 eitb focus

Horien % 60ren iritzian, ohikoa da antzeko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino gutxiago ordaintzea.

ANTZEKO LANA EGITEAGATIK EMAKUMEEI GIZONEI BAINO GUTXIAGO ORDAINTZEA OHIKOA DELA USTE DUZU  2018 martxoak 8 eitb focus

ANTZEKO LANA EGITEAGATIK EMAKUMEEI GIZONEI BAINO GUTXIAGO ORDAINTZEA OHIKOA DELA USTE DUZU 2018 martxoak 8 eitb focus

Horren arrazoiaz galdetuta, matxismoari egotzi diote hori emakumeen % 30ek.

ZERGATIK USTE DUZU EMAKUMEEI GUTXIAGO ORDAINTZEN ZAIELA  2018 marxoak 8 eitb focus

ZERGATIK USTE DUZU EMAKUMEEI GUTXIAGO ORDAINTZEN ZAIELA 2018 marxoak 8 eitb focus

10 herritarretik 8k (% 82) uste dute emakumeek zuzendaritza postuetara iristeko zailtasun gehiago dituztela. Zehatzago esanda, emakumeen % 17k esan dute 'kristalezko sabaia' izan dutela parean.

EMAKUMEEK ZUZENDARITZA KARGUETARA IRISTEKO ZAILTASUN GEHIAGO DITUZTELA USTE DUZU  2018 martxoak 8 eitb focus

EMAKUMEEK ZUZENDARITZA KARGUETARA IRISTEKO ZAILTASUN GEHIAGO DITUZTELA USTE DUZU 2018 martxoak 8 eitb focus

Lantokian jasandako sexu jazarpenari dagokionez, gizonezkoek pairatutako kasu bakoitzeko 15 pairatzen dituzte emakumezkoek.

ZURE LAN GIROAN  INOIZ SENTITU ZARA SEXUALKI INTIMIDATUTA  2018 martxoak 8 eitb focus

ZURE LAN GIROAN INOIZ SENTITU ZARA SEXUALKI INTIMIDATUTA 2018 martxoak 8 eitb focus

Langileen ia % 15ek sexu jazarpena ikusi dute inoiz lantokian.

ZURE LAN GIROAN  SEXU JAZARPENIK IKUSI DUZU  2018 martxoak 8 eitb focus

ZURE LAN GIROAN SEXU JAZARPENIK IKUSI DUZU 2018 martxoak 8 eitb focus

Bestalde, galdetutakoen % 15,1ek sexu diskriminazioa jasan du lantokian.

ZURE LAN GIROAN  SEXU DISKRIMINAZIORIK IKUSI DUZU  2018 martxoak 8 eitb focus

ZURE LAN GIROAN SEXU DISKRIMINAZIORIK IKUSI DUZU 2018 martxoak 8 eitb focus

Emakumeen % 18k pairatu dute inoiz sexu erasorik edo eraso saiakerarik.

SEXU ERASORIK EDO SAIAKERARIK JASAN DUZU NOIZBAIT  2018 8 martxoak eitb focus

SEXU ERASORIK EDO SAIAKERARIK JASAN DUZU NOIZBAIT 2018 8 martxoak eitb focus

EAEko herritarren ia % 20k gertu, familian edo lagunen artean, izan dute indarkeria matxistaren kasuren bat.

INDARKERIA MATXISTA KASUREN BAT EGON DA ZURE FAMILIAN EDO INGURUNEAN  2018 martxoak 8 eitb focus

INDARKERIA MATXISTA KASUREN BAT EGON DA ZURE FAMILIAN EDO INGURUNEAN 2018 martxoak 8 eitb focus

Galdetutako gehienak (% 82) indarkeria matxista gogorrago zigortzearen aldekoak dira.

ZURE USTEZ  GOGORTU EGIN BEHARKO LIRATEKE ZIGORRAK INDARKERIA MATXISTA KASUETAN   2018 martxoak 8 eitb focus

ZURE USTEZ GOGORTU EGIN BEHARKO LIRATEKE ZIGORRAK INDARKERIA MATXISTA KASUETAN 2018 martxoak 8 eitb focus

Etxeko lanei buruz galdetuta, emakumeen % 46k lan guztiak edo ia guztiak egiten dituzte; gizonen kasuan, % 11 dira. Dena dela, etxe gehienetan lanak erdibana egiten dira.

ETXEKO LANETAN PARTE HARTZEN DUZU 2018 martxoak 8 eitb focus

ETXEKO LANETAN PARTE HARTZEN DUZU 2018 martxoak 8 eitb focus

ADOS ZAUDE BANAKETA HORREKIN 2018ko martxoak 8 eitb focus

ADOS ZAUDE BANAKETA HORREKIN 2018ko martxoak 8 eitb focus

Fitxa teknikoa

Ikerketa egiteko, EAEko 1.200 bizilagun elkarrizketatu dituzte: 400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan. Lagin-akatsa ±2,83koa da, % 95eko konfiantza mailarekin (p=q=0'5, datu orokorretarako).

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina da. Inkesten % 21,8 euskaraz egin dira eta gainerako % 78,2a, gaztelaniaz. Emaitzak herrietako biztanle kopuruaren arabera haztatu dira.

Elkarrizketak 2018ko otsailaren 22an eta 23an egin ziren, telefonoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Albisteak EiTB Focus albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako gida Matxismoa gaur Feminismoa Martxoak 8, Emakumeen Eguna