Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Emakunde eta Emakumeen Nazioarteko Eguna Euskadin, 2018ko martxoaren 8a

Gizartea

Mugimendu feministak

Martxoaren 8rako antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Emakundek

eitb.eus

2018/03/07

Nazioartean deitutako greba berritzaile hori lan greba bat baino gehiago da, eta horrekin bat egiteko modu asko eskaintzen dizkie emakumeei.

  • Whatsapp
  • Bidali

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak dei egin die herritarrei mugimendu feministak martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, egun horretarako deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.

Agiri baten bitartez, Emakundek bat egin du grebaren aldarrikapenekin, emakumeen munduan sufritzen duten egiturazko berdintasunik eza salatzen dutelako.

Nazioarte mailan deitutako greba "ezohikoa da eta lan greba bat baino harago doa", adierazi du Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak; izan ere, "proposamen berritzaile bat da, eta jarraitzeko modu asko eskaintzen ditu emakume bakoitzak, bere baldintzen arabera, lekua aurki dezan bertan".

Landaidak ez du egun horretan agenda publikorik izango, eta mugimendu feministak Bilbon antolatutako mobilizazioan parte hartuko du.

Bestetik, Emakunderen Aholku Batzordeko kide diren emakumeen elkarteek bat egin dute martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin, eta manifestu bat adostu dute. Greba kolektiboki gogoeta egiteko eta aliantza feminista berriak eraikitzen jarraitzeko aukera ezin hobea dela jaso dute bertan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena