Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat hil da auto-istripuz Bermeon

Dirudienez, adineko gizonezko bat da hildakoa. Arene auzoan, BI-3101 errepidean, izan da istripua, eta bi norabideetan eten dute zirkulazioa, baina irekita dago jada.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da auto-istripu batean Bermeon (Bizkaia), Bakio eta Bermeo lotzen dituen errepidean, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez.

Dirudienez, adineko gizon bat da hildakoa, autoan zihoan pertsona bakarra, eta bidetik irtenda izan du ezbeharra.

 

 

Arenen (Bermeo), BI-3101 errepidean, izandako istripuaren ondorioz, bidea itxi dute bi norabideetan, baina minutu batzuk geroago ireki dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Bermeo Gizartea bideoak