Gizartea -
Nafarroan
Interneten profila lapurtu eta estortsioa egin diote lagun bati
Lagun horren argazki pertsonalak argitaratu zituzten Interneten, eta sare sozialeko pasa hitza itzultzerakoan atxilotu dituzte Tuteran 18 urteko neska bat eta adingabe bat.
Erredakzioa
Foruzaingoak 18 urteko neska bat eta adingabe bat atxilotu ditu Tuteran (Nafarroa) lagun baten sare sozial bateko profila lapurtzeagatik, bere argazki pertsonalak argitaratzeagatik eta estortsioa egiteagatik.
Sare sozialeko pasa hitza itzultzerakoan atxilotu ditu Foruzaingoak. Egoera zibilaren lapurketa, intimitatearen aurkako delitua eta estrotsioa eta mehatxuak egotzi dizkiete, Nafarroako Gobernuak agiri baten bidez jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea