Gizartea -

Hernani

Lau pertsona atxilotuta, AP-8ko 1.500 metro kable lapurtzeagatik

Atxilotuak gizonezkoak dira, 25 eta 36 urte artekoak; ustez kutxatiletan eskua sartu eta kablea ostu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu Hernanin (Gipuzkoa), AP-8 autobideko farolen 1.500 metro kable ostea egotzita.

Herrizaingo Sailak gaur, hilak 19, zabaldu duenez, gertaera aurreko astearteko 03:00ak aldera jazo zen, Hernani aldean hainbat pertsona egoera susmagarrian zeudela Ertzaintzari jakinarazi ostean.

Polizia-auto bat bertaratu eta kutxatiletan eskua sartu zutela eta barneko kableak moztu zituztela egiaztatu zuen Ertzaintzak, baina ez zituen ustezko egileak atzeman.

Autobidea kudeatzen duen enpresak geroago jakinarazi zuenez, bertatik 1.500 metro kable eraman zituzten.

Poliziak abiarazi zuen ikerketaren ondorioz, lau gizonezko identifikatu zituen Ertzaintzak, 25 eta 36 urte artekoak, lapurreta horren ustezko egileak izatea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea