Gizartea -
Sopela
Gas-ihes handia izan da Sopelan, makina hondeatzaile batek hodi bat apurtu ostean
Ezbeharra txalet batzuk eraikitzeko lanetan gertatu da. Ez da zauriturik izan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gas-ihes handia izan da arratsalde honetan Sopelan, urbanizazio bat eraikitzeko lanetan ari diren makina hondeatzaileetako batek gas naturala hornitzeko hodi bat hautsi ostean.
Gertakaria 16:40 inguruan jazo da, Bareño inguruan. Ezbeharraren ondorioz, gas-jario handia izan da, baina kanpoan izan denez, ez da inor zauritu, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta ihesa gelditzea lortu dute. Alabaina, apurtutako hodia konpondu bitartean gas-zerbitzua eten egin behar izan dute eta, ondorioz, inguruko bizilagunik gas naturalik gabe geratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea