Gizartea -

Nafarroa

Behargin bat larri zauritu da Lakuntzan, plataforma bat gainean erorita

Langilea (30 urte)helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera. Polizia istripuaren nondik norakoak zehazteko lanetan ari da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lakuntzako (Nafarroa) 30 urteko langile bat larri zauritu da gaur, osteguna, metalezko plataforma bat gainean erorita, lan egiten duen galdategian zegoela, aipatutako herrian.

SOS Nafarroa zerbitzuak 08:18ean izan du ezbeharraren berri. Horrezkero, helikoptero bat bidali dute, zauritua Nafarroako Ospitalera eraman ahal izateko.

Altsasuko eta Iruñeako Foruzaingoa istripua izan den lekuan bertaratu dira, eta zirkulazioa eten dute zauritua helikopteroz berehala eramateko. Gainera, Auzitegiko Poliziako talde bat ere bertan da istripuaren nondik norakoak argitzeko. Era berean, suhiltzaile talde bat, anbulantzia bat eta mediku bat ere bidali dituzte Lakuntzara.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak gaur Nafarroa Altsasu albisteak Nafarroako Ospitale Gunea