Gizartea -
Trafikoa
Elurrak ez du eragozpenik eragin errepide sare nagusian
Arretaz gidatzeko eskatu dute AP-68an Altuben, Barazarren eta Etzegaraten. Halaber, bigarren mailako hamar errepide daude ibilgailu orori itxita.
eitb.eus
Elur denboralea ez da eragozpenik eragiten ari gaur, asteartea, euskal errepide sarean. Salbuespen bakarrak: AP-68a, Altuben, Barazar mendatea Bizkaian (N-240) eta Etzegarate (N-1), horietan arretaz gidatzeko eskatu baitute.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bigarren mailako errepideei dagokienez, sei mendate daude itxita edonolako ibilgailuentzat: Herrera (Araba), Artikutza (Gipuzkoa), Kurtzeta (Araba), Opakua (Araba), Urduña (Araba) eta Zaldiaran (Araba).
Kamioiek galarazita dute gidatzea Altuben (Araba), Barrerillan (Araba) -autoen kateak behar dituzte-, Bernedon (Araba) -autoak bai, baina kateekin- eta Udana (Gipuzkoa).
Dimako (Bizkaia) mendatean, kateak behar dituzte gidatzeko ibilgailu mota orok, eta Azazetan kamioiek kateak behar dituzte bertatik igarotzeko.
Nafarroako errepideei dagokienez, sare nagusia zabalik dago.
Nafarroako Gobernuak webgunean zabaldutako informazioaren arabera, arazoak bigarren mailako errepideetara mugatzen dira. Zehatz-mehatz esanda, ibilgailuek kateak behar dituzte NA-137 Burgi-Izaba errepidean 33. kilometrotik aurrera eta 47. kilometrotik aurrera itxita dago. Halaber, itxita daude Aralarko San Migelera doan NA-7510 errepidea, Otsagabia eta Irati arteko NA-2012 errepidea eta Zaraitzu eta Larraineko mendatea lotzen dituen NA-2011 errepidea, 7. kilometrotik aurrera.
Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoak hirian barrena arretaz gidatzea gomendatzen du.